MASANNEK, JOACHIM
Oporren ondoren Futbolari Basatiek hiru ezusteko izango dituzte. Lehenengoa: beraien entrenatzeko zelaia jada ez da entrenatzeko zelaia izango, benetako estadio bat baizik! Bigarrena: Willi entrenatzaileak foku hipermegamundialak jarri ditu! Eta hirugarrena: Basatiek liga batean jokatuko dute. Guztiak arro-arro daude, noski, eta Juliri izugarri gustatuko litzaioke aitari hori guztia kontatzea. Baina aita ez dago beraiekin, eta Julik ez daki orain non bizi den. Hura bilatzen ari dela Michi Lodikotearekin eta haren lagunekin topo egiten du.